5. ARIKETA: Post Testaren emaitzak

Orokorrean zein izan da kanpainaren inpaktu globala?
Gogoratzen da? Markarekin erlazionatzen da? Ulertzen da? Gustagarria da?
Zeintzuk izan dira iragarkiaren puntu indartsuak eta ahulak?
Post-testaren emaitzak ikusita, kanpaina hobetzeko pistaren bat bururatu zaizu?

Aurretik aipatutako POST-TESTa 12 pertsonari eskatu zaio betetzeko. Emaitzak honakoak izan dira:

%92ak gogoratzen du alkohol gabeko garagardoren baten iragarkia, baina hauetatik gutxik gogoratzen du Freen Damm lehen begiradan.

Zehazki hau izan da alkohol gabeko garagardoen inguruan, oroimenaren balantzea:

1

  Ikusten denez, San Miguel 0,0k dauka lidergoa askogatik. Ondoren ordea, inkesta burutzen ari denari, guk ikertzen dugun iragarkiaz galdetzean (iragarkiaren aspekturen bat aipatu), galdetuen %75ak oroitzen du iragarkia. Baina, oroitzen al dira zein markataz hitzegiten duen iragarkiak?

Orokorrean, iragarkia gogoratzen zutenen artean, honakoa izan da jaso duten pertzepzioa:

 2

Gehiengo altu bati, ez dio zer berezirik esan, eta neutrogisa ikusi dute. Ondoren, ia %30ari piskat gustatu zaiola adierazten du. Atzetik bi muturreko emaitza dauzkagu: %10ari ez zaio ezer ere gustatu, eta %10ari asko gustatu zaio.

Inkestan sakonago joz, zein produkturekin lotuko luketen galdetu dugu.  %25ak gure produktu Free Damm-ekin lotu du. Besteek ordea, %25ak San Miguel 0,0ren iragarkia zela uste zuen, %8ak Buckler 0,0 ren iragarkia zelakoan zegoen eta besteek ezin izan dute identifikatu lehen begiradan.

Garagardoren batekin identifikatzeko eskatzean, eta garagardo lista bat eskaintzean (Free Damm barnean zegoelarik) %41ak Buckler 0,0 zelakoaren apostua egin du. Hemen akatsen bat ikus daiteke beraz Free Damm zela esan dutenak %33,33a izan dira.

Azkenik, iragarkiaren funtsa harrapatu duten galdetu dugu. Hau da, kanpaina honen helburu nagusia, kaloria baxueneko garagardoa zela helaraztea zen. Beraz, honakoa galdetudugu zuzenean: zein da kaloria gutxien duen iragarkia zuen ustetan?

Erantzunak “ez dakit” izan dira orokorrean . %25ak Free Damm esan du.

Esan liteke beraz, galdetutakoen %25ak jaso duela iragarkiak plazaratu nahi zuena. Emaitza ona al da hau? Galdeketa zuzenean 0,0dun garagardo edaleen artean eginikoa dela jakinda, portzentaia ez da altua. Mezua jasotako bati ere ez zaio iragarkia gustatu, gehiengoari neutroa iruditu zaio eta %25ari ez zaio bat ere ez gustatu.

Honekin, baliteke Free Damm-ek bere taktika aldatu behar izatea. San Miguel 0,0tik gehiago aldendu beharko litzateke, ez inplizituki, baizik eta agian marketing estrategia agresiboagoak erabiliz eta konpetentzia marketig-a aplikatuz. Hau da, zuzenean San Miguelek dituen ezaugarrien kontrakoak goraipatuz, edo eta bere propietateak beste muturrera eramanaz. Honela lidergoa denaren produktutik bereiztuz, baliteke bere notorietate propioa lortzea, Pepsik Coca-Colarekin egin duen bezalatsu.

Honetaz gain, hain ospetsuak ez diren marken artean konfusioa nagusi dela nabaritu da inkestarekin. Horra hor Buckler 0,0 rekin konfunditu izana. Honen aurrean, aurreko taktika berdinarekin jarraituko nuke, posizionamentu zehatza ezarri, hortara mugatu, eta alkoholdun gabeko garagardoen targetak Free Damm ezaugarri nabarmen honegatik ezaguna izatea lortzea.

Hortan ari delakoan nago, kaloria baxueneko alkoholdun gabeko garagardoa dela zabaltzen duenean, baina ez du ikusleak bere buruan datuhau sartzea lortu.

Deja un comentario